Hernani Club Rugby Elkarteak igande eguerdian jokatuko du Landaren urteko azken partida. Aurkaria, Barça Rugbi izango da.
Argazkia: Paco Roldán
Hernani Club Rugby Elkarteak igande eguerdian jokatuko du urteko azken partida Landaren. Lehen itzuliko azken partida, Barça Rugbi taldearen aurka izango da eguerdiko 12:30etatik aurrera eta 11. jardunaldiarekin batera amaituko dira aurtengo partidak. Gainera, 2020ko lehen partida ere etxean jokatuko dugu, urtarrilaren 12an zehazki Sevillako Ciencias taldearen aurka.
Azken urteetan, talde gipuzkoarrak emaitza onak lortu izan ditu talde kataluniarraren aurka. Entrenamenduetako sentsazioak onak dira baina partidetan landutako ideiak eta jokaldiak amaitzea besterik ez da falta.
Bestetik, denboraldi honetan etxean jokatuko den lehen igandea izango da eta hori dela eta, giro eta asistentzia bikainak espero dira. Eguraldia lagun izango ez badugu ere, urtea ahalik eta hobekien amaitzeko denboraldiko lehen lau puntuak eskuratzeko lanean dihardu taldeak.