Hernani Club Rugby Elkartearen talde barneratzailea urratsak ematen jarraitzen du inklusiora bidean. Abenduko lehen asteburuan, Almerian izan dira eta hiria ezagutzeaz gain, Union Rugby Almeria (URA) eta Ejido Rugby Club taldeekin batera topaketa bikaina jokatu zuten.
Orain, HCRE taldeko ordezkaritza batek eta Euskal Errugbi Federazioaren izean, Espainiako Errugbi federazioak antolatutako jardunaldian parte hartuko du Madrilen, larunbat honetan eguerdiko 13:00etatik aurrera. Hurrengo asteburuan (abenduak 18) eta Hernani CREaren izenean berriro ere, Valladolidera egingo dute bisita, El Salvador taldeak antolatutako topaketan parte hartzeko.
ASTEBURUKO ARGAZKI GUZTIAK ESTEKA HONETAN IKUSGAI DAUDE
