Urbilek, HCRErekin babesletza berritu du

Urbil merkataritza-guneak beste urte batez babestuko du Hernani Club Rugby Elkartea,
inguruko eragileekin duen konpromisoaren barruan.

Urbil merkataritza-gunea, Cushman&Wakefield-ek kudeatuta eta Gres Nederland Coöperatief U.A eta Ireef-Urbil S.L.U.-ren jabetzakoa dena, eta Hernani Club Rugby Elkartea, estatuko errugbian erreferente den klubetako bat, eskutik helduta dabiltza aurten ere.

Babesletza merkataritza-guneko instalazioetan berritu zen. Bertan, Leyre Lobato Elosegui, Urbileko gerenteak, eta Joseba Gurutz Elosegi Estebez, klubeko presidenteak, azken hilabeteetan izandako uholdeen eta pandemiaren ondorioz talde hernaniarrak izan dituen zailtasunez hitz egin dute.

Sufritutakoa gorabehera, eta kirolarekin lotutako balioei esker, Hernani Club Rugby Elkartea pozik dago jokoa igande honetan bere zelaira itzuliko delako, eta Urbilekin duen harremana eskertu du. Urbilek klubaren irudia ikusarazteko konpromisoa hartu du, Origen-Jatorria jasangarritasun-proiektuaren barruan hainbat ekintzaren bidez.