UNIVERSIDADE VIGO-HERNANI, AURREKOAUNIVERSIDADE VIGO-HERNANI, PREVIO

2014, Abr 30

2014/30/04 Asteaskena

UNIVERSIDADE VIGO-HERNANI, AURREKOA


Iritsi da 2013-2014 sasoiko azken ligako partidua Hernanirentzat. Aurreko urteetan ez bezalaxe, ez du promoziorik jokatu behar izango aurtengoan talde hernaniarrak eta maiatza hasi bezain laster hartuko dute merezitako atsedena (XVeko errugbiari dagokionean behintzat).
Sailkapenari begira ez dute garrantzizko aferarik izango jokoan bi taldeek, Hernanik maila salbatuta du dagoeneko eta Vigo jakitun da berea izango dela promozioa jokatzeko postua. Vigotarrek bigarren itzuli ona egin dute, baina ligari eman zioten hasiera kaxkarrak hamaikagarren postua eskuratzea izan du ondorio. Iaz bezalaxe aldaketa ugari izan dute taldean sasoi erdialdera, min hartuta batzuk edo maila eman ez dutelako besteek, udan atzerrian egindako fitxaketen lekua fitxaketa berriek hartu zuten urte amaiera aldera. Fitxaketa berrien artean, agian entzutetsuena, Lionel Pardo hirugarren lerroko Valentziarrarena, TOP14ean Perpinyako USAP taldean aritutako jokalaria eta Espainiako selekziarekin internazionala. Esan bezala, ez dute sailkapenari begira ezer jokoan galizarrek, baina oso ondo etorriko zaie neurketa Ohorezko B mailako bigarren sailkaturen aurkako promozioa prestatzeko.
Hernaniarrek bestalde sasoia behar bezala itxi nahiko dute eta egindako lan onari ahal dela puntu gehiago gehitu, horretarako, talde zabalak bidaiatuko du Vigora.
Zita larunbatean arratsaldeko 17:00etan Lagoas Marcosende zelaian.
Bultza Hernani!!
Deituak:
Aurreraliak:Iradi,I.Otxotorena,Orbegozo,Insausti,Noriega, Aranburu,Otegi,Zapiain, Guti,Casado,M.Perez,I.Otaegi
Linea:Collado, Larretxea, Esnal, Etxeberria, Olano, Mujika, Elorza, Agirrezabala, Leonet, A.Otaegi

30/04/2014 Miercoles

UNIVERSIDADE VIGO-HERNANI, PREVIO


Llega el último partido de la liga 2013-2014 para el Hernani. Al contrario que en campañas precedentes, los tricolores no tendrán que disputar promoción alguna y tomarán el merecido descanso apenas de comienzo el mes de mayo (por lo menos en lo que se refiere a XV).
De cara a la clasificación, ninguno de los equipos tiene nada importante en juego, el Hernani ya ha salvado la categoría y el Vigo es conocedor de que jugará la promoción. Los vigueses han realizado una buena segunda vuelta, pero el undécimo puesto es consecuencia del mal inicio de temporada que tuvieron. Al igual que ocurriera en la anterior temporada, han tenido muchos cambios en el equipo mediada la temporada, fuera por lesiones o por no haber dado el nivel requerido, algunos de los fichajes realizados en el extranjero dejaron paso a nuevos fichajes a final del año. Entre los nuevos fichajes, tal vez el más destacado fuera el del tercera línea valenciano Lionel Pardo, jugador internacional con la selección española que militó en el USAP de Perpignan del TOP14 francés. Como se ha señalado, no se juegan nada en este partido, pero les vendrá muy bien el encuentro de cara a la preparación de la promoción contra el segundo clasificado de la División de Honor B.
Los hernaniarras por su lado querrán cerrar la temporada como es debido, añadiendo más puntos en la medida de lo posible al buen trabajo realizado, viajará para este menester un nutrido grupo a Vigo.
La cita el sábado a las 17:00 en el campo de
Bultza Hernani!!

Convocados:
Delanteros:Iradi,I.Otxotorena,Orbegozo,Insausti,Noriega, Aranburu,Otegi,Zapiain, Guti,Casado,M.Perez,I.Otaegi
Linea:Collado, Larretxea, Esnal, Etxeberria, Olano, Mujika, Elorza, Agirrezabala, Leonet, A.Otaegi

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...