Uholdeei behin betiko irteera emateko proposamena

2022, Jul 7

Azterketa baten arabera, gaur egun bideragarria izango litzateke beste eremu batzuk kaltetu gabe Urumea ibai hertzean harresia sortzea

AZTERLANAK PROPOSATZEN DUEN KONPONBIDEAREN PLANOA

Hernaniko Udalaren, CD Hernaniren eta Hernani Club Rugby Elkartearen arteko lankidetzaren ondoren, eguerdian aurkeztu da Zubipe eta Landare inguruko uholdeei irtenbidea emateko proiektua. Bertan, bi zelaiak inguratzen dituen 600 metro luzeko eta 8 metroko altuerako harresia sortzea proposatzen da egoera honi behin betiko irtenbidea emateko. Orain, proiektua URA Agentzian erregistratuko da eta hilabete batzuen ondoren izango da ebazpena.

Hernani Club Rugby Elkarteak Hernaniko Udalari eskerrak eman nahi dizkio pasaden martxoaren 22an sinatutako hitzarmenaren ondoren egindako azterketa eta proiektua lantzeko erakutsitako interesagatik.

Gainera, Hernani Club Rugby Elkarteak URA Agentziak irtenbide adostu honetan parte hartzea espero du aurkeztutako proiektua aurrera eramateko. Hori horrela, Udal Gobernuarekin zein oposizioko taldeekin elkarlana ere eskertu nahi du klubak, hori baita egoera honi irtenbidea emateko bidea.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...