UE Santboiana-Hernani CRE, Urumeako Kronikan

2018, Abr 8

prue contador «;

?>

https://es-la.facebook.com/UESantboiana/


Hernanik promozioa jokatu beharko du
60-24 galdu du talde hernaniarrak Santboianaren aurka eta La Vilak, berriz, 30-49 irabazi du Madrilen. Bi emaitza horiekin, matematikoki, azkenaurrena amaituko du aurtengo denboraldia.

HERNANI
2018/04/09 00:00 Astelehena
Ez ditu hernaniarrak sor­presaz harrapatu. 60-24 galdu zuen Hernanik Sant­boianaren kontra, atzo, Baldirin eta La Vilak atzo irabazi eta gero, 30-49 Cisnerosen aurka, promo­zioa jokatuko du Landareko tal­­deak bai edo bai.
Denboraldia amaitzeko bi jar­du­naldiren faltan 13 pun­tuko desabantaila du Hernani Rugby taldeak eta beraz ezi­nezkoa da azkenaurreko pos­tu­tik ihes egitea. Orain Oho­rezko Maila B-ko bigarren sail­katuaren aurka jokatu behar­ko du jeitsi edo man­ten­tzeko postua. Hori bai, aur­karia jaki­teko zain egon be­har da igoera fasea hasi berria baita. Maiatzean izango dira promo­zioko joan etorriak.

Getxo zuzenean jeitsi da larunbatean galdu eta gero
Ez dira denak albiste txarrak Hernanirentzat. Gutxienez jei­tsiera zuzena sahiestu bait du. Larunbatean Getxok etxe­an galdu zuen VRAC Quesos En­tre­pinaresen aurka, 12-41, eta bi jardunaldi faltan mailaz jeitsi da.
Hernaniri bi partidu ge­ratzen zaizka fase erre­gularra bukatzeko. Dato­rren igan­de­an, 12:00etan, derbia jokatuko da Landaren Ampo Ordiziaren kontra eta azken jardunaldian Getxora bidaiatuko du taldeak.
Bi partidu horietan ez dute ezerrez jokoan Polidoriren jokalariek eta orain helburua jokalariak errekuperatu eta promoziora ahalik eta hobe­ren iristea izango da.
Hernanik lehenengo aldiz jokatuko du derbia puntuen beharrik gabe. Aldiz, Ampo Ordiziak laugarren postua du jokoan eta buru belarri etorriko dira irabaztera.
Estekak:
diariovasco.com
kronika.eus
ferugby.es


Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...