prue contador “;
?>
Hernanik promozioa jokatu beharko du
60-24 galdu du talde hernaniarrak Santboianaren aurka eta La Vilak, berriz, 30-49 irabazi du Madrilen. Bi emaitza horiekin, matematikoki, azkenaurrena amaituko du aurtengo denboraldia.
HERNANI
2018/04/09 00:00 Astelehena
Ez ditu hernaniarrak sorpresaz harrapatu. 60-24 galdu zuen Hernanik Santboianaren kontra, atzo, Baldirin eta La Vilak atzo irabazi eta gero, 30-49 Cisnerosen aurka, promozioa jokatuko du Landareko taldeak bai edo bai.
Denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan 13 puntuko desabantaila du Hernani Rugby taldeak eta beraz ezinezkoa da azkenaurreko postutik ihes egitea. Orain Ohorezko Maila B-ko bigarren sailkatuaren aurka jokatu beharko du jeitsi edo mantentzeko postua. Hori bai, aurkaria jakiteko zain egon behar da igoera fasea hasi berria baita. Maiatzean izango dira promozioko joan etorriak.
Getxo zuzenean jeitsi da larunbatean galdu eta gero
Ez dira denak albiste txarrak Hernanirentzat. Gutxienez jeitsiera zuzena sahiestu bait du. Larunbatean Getxok etxean galdu zuen VRAC Quesos Entrepinaresen aurka, 12-41, eta bi jardunaldi faltan mailaz jeitsi da.
Hernaniri bi partidu geratzen zaizka fase erregularra bukatzeko. Datorren igandean, 12:00etan, derbia jokatuko da Landaren Ampo Ordiziaren kontra eta azken jardunaldian Getxora bidaiatuko du taldeak.
Bi partidu horietan ez dute ezerrez jokoan Polidoriren jokalariek eta orain helburua jokalariak errekuperatu eta promoziora ahalik eta hoberen iristea izango da.
Hernanik lehenengo aldiz jokatuko du derbia puntuen beharrik gabe. Aldiz, Ampo Ordiziak laugarren postua du jokoan eta buru belarri etorriko dira irabaztera.
Estekak:
diariovasco.com
kronika.eus
ferugby.es