Trasteleku Donostia, babesle berria

Hernaniko Martindegi auzoan kokatuta dagoen Trasteleku Donostia, Hernani Club Rugby Elkartea babestuko du 2021-2022 denboraldian. Bertan, trasteleku eta biltegi txikiak alokatzen dituzte autonomo, enpresa edota partikularrentzat. Altzariak gorde eta dokumentuak gordetzeko oso aproposak dira antzerako biltegiak. Gainera, tamaina desberdinetako biltegiak dituzte, 1m2tik – 20m2rainokoak.

Hernani Club Rugby Elkartea oso eskertuta dago babesle berriak eskainitako konfiantzagatik eta babesagatik.

info@trastelekudonostia.com