Tony Jonesi elkarrizketa Urumeako KronikanEntrevista a Tony Jones en Urumeako Kronika

2014, Mar 24

2014/03/24 Astelehena

Tony Jonesi elkarrizketa Urumeako Kronikan

Entrevista a Toni Jones en Urumeako Kronika

«Landaren bizi den giro aparta ez dut Ingalaterran sekula sentitu»
Joan den igandean Valladoliden jokatutako azken partiduan jasotako kolpe baten arrastoak aurpegian dituela erantzun ditu Tony Jonesek (Oxford, 1993) Kronikaren galderak. Ingalaterran jaiotakoa da Jones, eta Hernani Errugbi taldean joka­tzen du denboraldi hasieratik. Ingeles irakasle eta errugbi jokalari lanak uztartzen ditu gurean. Gaur Ciencias taldearen kontra neurtuko ditu indarrak Hernanik, eta Tony Jones bertan izango da. Denboraldiko azken txanpan da Hernani, eta Landareko partiduak irabaztea klabea da. Partidua Landaren jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan.
HERNANI
2014/03/22 00:00 Larunbata
Zein izan zen Hernanira etortzeko arrazoi nagusia?
Euskal Herrira etortzearen motibo nagusia ikasketak izan dira. Galesko Unibertsitatean ikasten ari naiz filologia hispanikoa eta azken ikasturtean nengoenez, atzerrian praktikak egiteko aukera eskaini zidaten. Nire helburu nagusiak dira beste herrialde bat ezagu­tzea, diru pixka bat irabaztea eta irakasle izateko prestatzea.
Hernaniko Institutuan nabil lanean, ingeleseko klaseetan asistente moduan, batxilergoko ikasleekin, eta egia esan, oso ondo ari naiz moldatzen.
Orain dela zenbat etorri zinen Euskal Herrira?
Pasa den urteko iraila bukaeran iritsi nintzen Gipuzkoara eta ekainera arte egoteko asmoa dut, nahiz eta Hernaniko Institutuan egiten ari naizen praktikak maiatzaren 30ean amaitzen ditudan. San Joan jaiak ezagutu nahiko nituzke, eta ondoren, Ox­fordera (Ingalaterra) bueltatu. Euskal Herrian egongo naizen denboran gauza berriak ikasi eta ezagutzeko asmoa dut.
Nolakoa ari da izaten zure egonaldia euskaldunen artean?
Esperientzia ezin hobea izaten ari da orain artean. Hasiera batean, Donostian jarri ginen bizitzen ni eta Ingalaterrako beste bi kide. Gerora, Hernanin irakasle lanetan eta errugbiarekin egiten nituen ordu kopuru guztiak ikusita, bertako etxe batean alokairuan bizitzen jartzea erabaki nuen, eta erabaki ona izan zela onartu behar dut. Gainerakoan, euskaldunekiko tratua oso zuzena izaten ari da, eta inon baino hobeto sentitzen naiz bertakoen artean.
Zer da Hernanitik gehien gustatzen zaizuna?
Lasaitasuna da gehien estimatzen dudana. Arratsaldean lagun batekin geratu, kafe bat hartu eta solasean ibiltzeko aukera, hain zuzen. Inga­laterran ez bezala, hemen jendea gehiago ateratzen da kalera eta horrek asko anima­tzen nau. Egunerokotasuna ahazteko aukera ematen dit horrek. Euskaldunak nahiko hotzak direla entzun izan dut hona etorri baino lehen, baina, nik ez dut sentsazio hori hemen nagoela. Hernaniarrak eta orokorrean euskaldunak oso irekiak iruditzen zaizkit.
Gaztelaniaz oso ondo hitz egiten duzu, eta euskaraz?
Gaztelania txikitatik hitz egiten dut, nire ama Albacetekoa delako. Betidanik joan izan naiz hara oporretan eta ez dut arazorik izan gaztelera ikasteko eta erabiltzeko. Gainera filologia hispanikoa ikasten ari naiz eta horrek asko laguntzen dit. Euskara, berriz, ez dut hitz egiten, baina zenbait hitz ikasi ditut eta aurrerantzean ere ikasiko ditut.
Zer da Ingalaterratik faltan gehien botatzen duzuna?
Beharbada bertako bazkari on eta atsegin bat egitea da gehien faltan botatzen dudana, nahiz eta hemen ederki jaten den. Familiarekin egoteko gogoa ere badut, baina laister ikusiko ditudalako edota beraiekin ia eguneko kontaktatzen dudalako ez zait hain gogorra egiten euren falta.
Zer dela eta hasi zinen Hernaniko Errugbi Elkarteko gorengo taldean jokatzen?
Nire praktikak Hernanin egin behar nituela jakin nuen unean bertan hasi nintzen internet harakatzen. Berehala ikusi nuen Hernani Espai­niako ligako gorengo mailan jokatzen ari zela eta bertan aritzeko eskaera egitea erabaki nuen. Dagoeneko jokatu ditut hamar bat partidu eta oso gustura sentitu naiz uneoro.
Nolako izan da taldean izan duzun adaptazioa? Giro ona aurkitu al duzu?
Taldekideak oso ondo portatu dira hasieratik eta laguntza asko eman didate behar izan dudan guztian. Gainera talde giroa paregabea da eta oso ondo pasatzen dut. Kide gehienak hernaniarrak dira eta guztien arteko elkartasuna eredugarria da niretzako. Jokoari dagokionez, Ingalaterran Flancker moduan jokatzen nuen Banbury taldean, eta orain aldiz, Hernanin, erdilari gisa jokatzen dut. Beharbada, presio handiagoa duzu jokoan eta oso kontzentratua egotea exijitzen du. Dena den, postu horretan gauzak ondo egiteko gai ikusten dut nire burua.
Ingalaterrako errugbiaren eta hemengoaren arteko desberdintasun nagusiak?
Mailari dagokionez, egia esan, ez dago hainbesteko diferen­tziarik. Espainiako ligako taldeak oso konpetitiboak dira eta guztien arteko oreka harrigarria da. Edonork irabaz diezaioke edonori. Esaterako, guk Ordiziari irabazi genion baina gure atzetik dauden arerioen aurka galdu dezakegu baita ere. Partidu bakoitza desberdina da eta guztietan borrokatu beharra dago. Hala ere, nik ez nuen Ingalaterrako ligako lehen mailan jokatzen, hango hirugarren mailan baizik.
Taldea mantentzeko aukerekin ikusten al duzu?
Noski ikusten dudala mailari eusteko gai. Talde indartsua dugu eta maila altuko jokalariak daude. Beharbada alde positiboena taldearen barne sendotasuna da, guztiok oso batuta gaude eta norabide berdinean egiten dugu arraun. Esan bezala, talde guztien arteko oreka oso nabarmena da, eta ondorioz edonori irabazteko aukerak ditugu. Saika­peneako beheko postuetan gauden arren, aurrera aterako garela uste dut.
Zer iruditzen zaizu etxeko partiduetan Landaren izaten den giroa?
Hitz batean: Ikaragarria. Ez nuen sekula jokatu hain giro apartarekin. Ingalaterran zaleak ez dira hain sutsuak eta nik jokatzen nuen mailan, jendearen asistentzia ez zen hain altua. Landaren partiduak jokatzen ditugunean jendeak ematen duen berotasunak ez du preziorik. Espainiako ligan bertan, ez da horrelako jende­tza biltzen errugbi zelaietan. Esaterako, pasa den igandean Valladoliden jokatu genuen. Zale gehien biltzen duen zelaia dela entzun genuen, baina bertan egon ondoren aitortu be­har dut Landaren gehiago bi­zitzen dela errugbia. Ho­rre­lako afizioak benetan bultzatzen du, baita gauzak erraztu ere.
Valladoliden jasotako porrotaren ostean, Sevillako Cienciasi irabazteko aukerak ikusten dituzu?
Azken partiduko emaitza gogorra eta taldearen ezintasunari buelta emateko aukera paregabea daukagu larunbatean. Gogo eta indar guztiekin zelairatuko gara eta zaleen lagun­tzarekin irabaztea espero dugu. Jendearen babesa ezinbestekoa izango da emaitza positiboa lortu nahi badugu.
Herritarren bultzada eskatu du Hernanik, Ciencias menpean hartzen laguntzeko
Partidua arratsaldeko 17:00etan jokatuko da, Landaren.
Mailari eusteko lortu beharreko puntuak eskuratzea da Hernaniren helburua, epe motzera. Denboraldiko azkenaurreko partidua jokatuko da gaur Landaren. Cien­cia­sen kontra neurtuko ditu in­darrak Hernanik, 17:00etan hasita. Sevillarrak azkenak dira sailkapen nagusian, bai­na horrek ez du esan nahi tal­de ahula denik. Arerio se­rioa izango du gaur Her­nanik aurrean, eta indar eta kontzentrazio guztiak behar beharrezkoak izango dira partidua aurrera ateratzeko.

Joan den asteko Valla­do­liden kontrako kolpe gogorra eta gero, garaipenaren dinamikara itzuli nahi du taldeak. Taldeak deialdi berezia egin die herritarrei, Landa­ren beraien bultzada nabaritu eta sentitu dadin.24/03/2014 Lunes

Joan den asteko Valla­do­liden kontrako kolpe gogorra eta gero, garaipenaren dinamikara itzuli nahi du taldeak. Taldeak deialdi berezia egin die herritarrei, Landa­ren beraien bultzada nabaritu eta sentitu dadin.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...