Talde barneratzailea Las Rozaseko topaketan ariko da

2022, May 11

Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzailea beste bidai batean murgiltzeko prest da asteburu honetan. Oraingo honetan, Madrilera joango dira AD Ingerios Industriales taldeak antolatu duen txapelketa Inklusiboko lehen edizioan parte hartzera.

Topaketa igandean hilak 14 izango da, goizeko 11:00etatik aurrera. Las Rozasen Hernaniko taldeak dagoeneko ezagunak dituen El Salvador, Ura Clan Almeria, Toledoko Quijote eta Las Rozaseko taldeak ariko dira.

Bidaiari ekin aurretik, HCREko talde barneratzailea ETB1eko Txoriene saioko erreportai bateko protagonista izan da. Zigor Iturrieta sukaldaria inklusibo taldeko melean sartu eta bertatik bertara talde gipuzkoarrak eginten duen lana ezagutu du. Este honetan dago erreportai osoa:

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/txoriene/bideoak/osoa/8833823/inklusioa-hernani-club-rugby-elkartearen-ardatz-nagusietako-bat/

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...