Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzaileak igandean jokatu zuen Bultza Ligako bigarren jardunaldia Gaztedi taldearen aurka.
Hernani CREko talde barneratzaileak bigarren garaipena lortu zuen igandean eguerdian jokatutako partidan. Partida honetan, Gasteizko Gaztedi taldea izan zuen aurrean eta 10 eta 12ko emaitzarekin amaitu zen partida. Hurrengo jardunaldia berriz, urtarrilean izango da.
