Datorren larunbatean, hilak 22, errugbi barneratzailea bueltan izango da Culleran, Valentzian, ospatuko den topaketan. Bertan, Hernani Club Rugby Elkartearen taldea presente izango da 2020-2021 denboraldi honetan jokatuko duten lehen partidan. Talde gipuzkoarrarekin batera Cullerako El Clan taldea eta Valentziako Les Abelles taldeak arituko dira triangular batean. Jardunaldia arratsaldeko 16:30etan hasiko da.
Hernani Club Rugby Elkarteak, EUSKALTEL eta URIA PNEUMATIKOAK enpresei eskertu nahi die proiektua babestu eta horrelako bidaiak posible egiteagatik.
Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.