Talbe barneratzailearen kamiseta

2021, May 10

Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzaileak badu kamiseta berria denboraldi honetarako. Osasun egoera dela eta, denboraldi zaila izaten ari da baina talde barneratzaileko kideek ez dituzte besoak jeitsi. Gainera, azken urteetako pausurik handienetakoa lortu dela esan dezakegu. 2020-2021 denboraldi honetan, Euskal Errugbi Federazioaren (EEF-FVR) lizentzia egiteko aukera izan dute lehen aldiz. Hernani Club Rugby Elkartearentzat inklusiorako urrats handi bezain beharrezkoa izan da.   Ibilbide horri nolabait ere hasiera emateko, trikoloreak Cullerara egingo dute bidaia datorren maiatzaren 22 eta 23an. Pandemia egoera honetan sartu ginenetik, taldeak egingo duen lehen irteera da eta segurtasuna bermatzeko, osasun neurri guztiak beteko dira bidai zein topaketa guztian zehar.   Hitzaldia ostegunean   Talde barneratzaileak egiten dituen ekintzen artean ere, ostegun honetan hilak 13, Donostiako Easo Politeknikoan hitzaldia emango dute arratsaldeko 17:30etatik aurrera taldeko arduradunek eta zenbait jokalariek. Aurretiaz aipatutako lizentzia federatiboaren inguruan ariko dira eta taldearen barruko egunerokotasun zein egiten dituzten ekintza desberdinak ere azalduko dituzte. Hitzaldia mahi inguru formatua izango du.       

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...