Argazkia: Ciencias Rugby Sevilla
Ligako lehen lau puntuak eskuratuta itzuli dira 23 urtez azpiko jokalariak Sevillatik
Txapelketa berriari ezin hobeto ekin zioten Atletico SS-Hernani CREko jokalari gazteek Sevillan. Partida estu eta borrokatu baten ostean, 10-12ko emaitzarekin gipuzkoarrak izan ziren garaile Cartujan. Hasieratik partidan oso sartuta egon ziren txuri-urdinez atera ziren jokalariak eta naiz eta aurkaria ere momentu batzuetan partidaren jabe izan, bigarren zatian partidari bikain eutsi egin zioten.
Azken minutuetan Gorka del Valleren esntsegu batek eta Ordazabalen transformazioak eman zioten garaipena taldeari. Esan bezala, 10-12ko garaipena Cartujan eta lau puntu eskuratuta sailkapeneko goiko postuetan hasiko dute liga. Hurrengo partida Landaren izango dute txuri urdinek, lanrunbat honetan bertan arratsaldeko 15:00etatik aurrera Cisneros taldearen aurka.