2016/12/29 Osteguna
Sariak, Hernaniko kirolari onenei
Banatu dira 2016ko Kirol Sariak. Asteartean banatu zituzten Esti Aldeiturriaga eta Inhar Olano zinegotziek, kiroldegian egin zen ekitaldian. Emakumezkoen saria, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi palistek jaso zuten; gizonezkoena, Igor Genua errugbilariak; eta Kirol Ibilbidearen Saria, Inaxio Sanz eta Joxe Zuza mendizaleek.
Sariak banatu aurretik, herri kirol erakustaldia egin zuten eskubaloi, boleibol eta atletismoko neska-mutilek.
Herritarren parte hartzeak gora egin du, aurreko urtetik.
500 herritarren botoak
Herriko kirol taldeek bost hautagai aurkeztu zituzten saria jasotzeko, eta herritarrak izan dira saridunak nortzuk izango ziren aukeratu dutenak.
Astearteko ekitaldian, Manolo Aierbe kirol dinamizatzaileak azpimarratu zuen 500 boto inguru jaso direla; «joan den urtean 100 inguru» izan baitziren. Era berean, nabarmendu zuen «botoen %90 euskeraz» eman direla, eta «gizonezkoek baino, emakumezko gehiagok» eman dutela botoa.
Esti Aldeiturriaga zinegotziak, bestalde, zorionak eman nahi izan zizkien «irabazleei, bozketan parte hartu duten herritarrei eta Hernaniko klubei, elkarrekin egindako lanagatik».29/12/2016 Jueves
Premios a los mejores deportistas de Hernani
Los concejales Esti Aldeiturriaga e Inhar Olano repartieron los premios al deporte 2016 en un acto en el polideportivo. En mujeres fueron las palistas Amaia Irazustabarrena y Maider Huizi las galardonadas, en hombres el rugbylari Igor Genua; y en el premio a la trayectoria deportiva los galardonados fueron los montañeros Inaxio Sanz y Joxe Zuza .
Antes de la entrega de premios hubo una exhibición de baloncesto, boleibol y atletismo .
Los equipos deportivos presentaron para recibir el premio a cinco candidatos y la votación popular ha sido la encargada de elegir a los premiados
En el acto celebrado este martes, Manolo Ayerbe (dinamizador deportivo) quiso subrayar que en la votación han participado cerca de 500 personas, el pasado año fueron 100, destaco también que el 90% de los votos se realizaron en euskera y que votaron más mujeres que hombres.
Por otro lado, La concejal Esti Aldeiturriaga quiso agradecer a los ganadores, a los que participaron en la votación y a los Club de Hernani por la labor conjunta que han realizado.