Larunbatean jokatuko dugu ligako laugarren jardunaldia Santanderreko Independiente taldearen aurka. Ohorezko mailako partida 16:00etan izango da.
Asteburu honetan, ligako laugarren jardunaldia jokatuko da hurrengo asteko atsedenaldiaren aurretik. Gainera, etxetik kanpo jokatuko dugun bigarren partida izango da Santanderrekoa. Hiru porroten ostean, hernaniarrek garaipena eskuratu nahi dute puntu gehiago bildu eta sailkapenean gora egiteko asmoarekin. Independiente taldea, berriz, bi porrot eta garaipen batekin iritsiko da larunbateko partidara. Garaipena, bigarren jardunaldian eskuratu zuen Burgoseko UBU-Clinic taldearen aurka.
4. jardunaldia
23U Independiente Rugby Club vs Atletico SS-Hernani CRE (14:00)
OM Independiente Rugby Club vs Hernani CRE-Atletico SS (16:00)