El Salvador eta Hernani CRE taldeek giro ederraz gozatu zuten larunbata goizean Valladoliden jokatutako lagunartekoetan.
Larunbata goizean Valladolideko Fuente de La Mora zelaietan jokatutako lagunartekoetan giro ezin hobea nagusitu zen El Salvador eta Hernani CRE talde barneratzaileen artean. Goizean zehar lau lagunarteko jokatu zituzten baina horrelako egunetan, emaitzak gutxienekoak dira. Beste behin, laguntasuna eta kiroltasuna bezalako baloreak nagusitu ziren zelaiko ekintzetan.
Izerdia bota ondoren, larunbateko jardunaldia autobus turistikoan hiria zeharkatuz amaitu zuten. Ondoren, parte hartzaile guztiek hirugarren zati bikain batekin tripak bete eta Hernanirako bidea hartu zuten. Bidaia motz bezain aberasgarria izan da berriro ere honakoa. Amaitzeko, hemen uzten dizuegu taldea zelaira iritsi zeneko harrera, benetan bikaina.

Argazkia: Jorge Fernández