Porrota Santboiana handi baten aurka

Argazkia: U.E. Santboiana (Dani Meumann)

Ligako bostgarren jardunaldian taldeak ezin izan zuen bidea aldatu eta porrot mingarria (62-7) jasota itzuli zen atzo Bartzelonatik. Kataluniarrek kalitatezko pausu nabarmena eman dute denboraldi honetan eta hasiera hasieratik izan ziren aurretik. Lehen zatiko erdialdean, hernaniarrak 17-0 zeuden markagailuan baina Bidegarayren entsegu batek eta Hernanen golpeak gipuzkoarrak gerturatu zituen.

Bigarren zatian berriz, etxeko taldeak hartu zuen berriro ere partidaren agintea beste hainbeste puntu lortzeko. Taldearen albiste on bakarra Anartz Elosegiren buelta izan zen. Herritar gazteak zuntz haustura gaindituta berriro ere prest dago taldeari laguntzeko.

Landarera bueltan

Hiru partida Landaretik kanpo eta aurreko asteko atsedenaren ondoren, seigarren jardunaldiarekin batera taldea Landarera itzuliko da. Partida erabat garrantzitsua izango da etxeko taldearentzan sailkapena ixten duten bi taldeak ariko baitira nor baino nor. Irabazten duenak pausu garrantzitsua emango du aurrera.