MVP Pineda, bigarren itzuliko partidetako jokalari onenak

Lehen taldeak Landaren jokatuko dituen bigarren itzuliko partidetan jokalari onenaren saria emango da Pineda Harategiaren eskutik

2022-2023 denboraldia bigarren zatian sartuko den honetan, Ohorezko B Mailako taldeak Landare-Tokin jokatuko dituen partidetan MVP Pineda Harategia saria emango zaio partidako jokalari onenari. Hernaniko Andre Kalen kokatuta dagoen harategiak urteak daramatza kluba babesten eta hurrengo hilabeteetako partidetan, jokalari onenari harategiko produktu desberdinez osatutako lotea entregatuko zaio.

Partidako jokalari onenaren saria klubeko abonatu, zale edota edozein jarraitzailek oso modu sinplean bozkatzeko aukera izango dute. Ekimen honetako emaitza edo izendapena, HCRE komunitate osoa osatzen dutenen artean erabakiko da. Hala ere, bigarren itzuliko egutegia jakitera eman ondoren albiste gehiarri bat publikatuko da xehetasun guztiekin, jarraitzaile guztiek argi izan dezaten parte hartzeko bidea.

Hernani Club Rugby Elkarteak beste behin eskerrak eman nahi dizkie Pineda Harategiko lagunei kluba babestu eta antzeko ekimenetan parte hartzeko erakusten duten prestutasunagatik.

PINEDA HARATEGIA

Andre Kale 38, Hernani

Telefono zenbakia: 943551643