Emakumeen Cominter Tisu Hernani taldeak liga irabazteko aukera du larunbat honetan Landaren irabazita
Emakumeen Euskal Ligako 10. jardunaldia jokatuko da asteburua honetan eta Hernaniko Cominter Tisu taldeak irabaziz gero, sailkapeneko lehen postua lortuko luke behin behinean. Aurkaria Gazteizko Vithas Gaztedi RT izango da baina arabarrek partida bat gutxiago jokatuta iritsiko dira larunbatean Landarera. Gasteiztarrak lehen postuan daude trikoloreetatik hiru puntura eta horregatik larunbateko garaipenak berebiziko garrantzia izan dezake.

Larunbateko partida arratsaldeko 16:00etan izango da Landaren eta bertara gerturatu eta klubeko emakumeei animatzeko dei egin nahi die abonatu eta herritarrei. Hala ere, gerturatu ezin duenarentzat, HCREak zuzenean emango du partida YouTubeko katean.