Bigarren itzuli honetan garaipenak biltzen jarraitzen dute trikoloreek eta pasaden larunbatean berriro ere erasoko bonnusarekin irabazita bueltatu dira galiziatik, 0-24.
Hernani Club Rugby Elkarteak Ourensera egin du bidaia pasaden asteburuan urtarrila hasieran Covid 19a dela eta atzeratutako partida jokatzeko. Euripean jokatutako partidan nagusi izan ziren trikoloreak eta 9. minututik aurrera, markagailuan aurretik ibili ziren. Baja ugari izanagatik ere, taldea bikain sartu zen partidan eta lehen zatian Eneko Noriegak eginiko entsegu bakarrarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian berriz, hiru entsegu lortu zituzten hernaniarre. Iker Burugain, Xabi Lukas eta Jokin Olea gazteek egindako markekin amaitu zen partida. Bidai luzearen ondoren, bikain erantzun zuen taldeak eta egutegian atsedenaldirako kokatuta zegoen asteburuan partida jokatu ondoren, beste lau partida izango dituzte segidan hurrengo asteetan. Gainera, datozen bi partidak etxetik kanpo izango dira berriro ere.
Hurrengo partida:
Uribealdea RKE vs Hernani CRE
Martxoak 20, igandea – Plentzia (12:00)


Partidako argazki guztiak hurrengo estekean:
https://photos.app.goo.gl/VR63u99vFhnMkGMY9
MARKAGAILUA:
0-7 (Min 9): Eneko Noriegaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)
ATSEDENALDIA
0-12 (Min 50): Iker Burugainen entsegua (Hernani CRE)
0-17 (Min 59): Xabi Lukasen entsegua (Hernani CRE)
0-24 (Min 69): Jokin Olearen entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)
AMAIERA: 0-24