2016/04/25 Astelehena
Ordizia RE-Hernani CRE, Urumeako Kronikan
Ordizia egurtuta, salbazioa gertuago
Garaipena eta bonusa ekarri zituen Hernanik Altamiratik (29-46). Gaur Gernikak punturik lortu ez, eta Pozuelok galtzen badu, oso gertu izango du Hernanik, Ohorezko Mailan jarraitzea.
HERNANI
2016/04/24 00:00 Igandea
Lanerako prest zijoan Hernani Ordiziara, eta ezin bikainago egin zuen dena Altamiran. Derbia irabazi bakarrik ez, erasoko bonusa ere ekarri zuten trikoloreek, Ordizia egurtuta (29-46), eta gertuago daukate salbazioa.
Izan ere, gaur Gernikak punturik lortzen ez badu, eta Pozuelok galdu, Ohorezko Mailan jarraituko du Hernanik ia ziur, datorren denboraldian.
Hasiera oso indartsua eta akatsik gabekoa, Hernanik
Oso indartsu hasi zuen partidua Hernanik, eta min haundia egin zuen kontraerasoetan. Bereziki asmatu zuen ostikoekin, eta aurrelariak bikain aritu ziren, nagusi izanda momentu askotan.
Ordu erdia betetzerako, bi entsegu eta bi zigor kolpe lortu zituzten trikoloreek (3-20). Gero, baretu egin ziren pixka bat, baina akatsik ez zuten egin. Atsedenaldia gertu zela lortu zuen aurreneko entsegua Ordiziak (8-20).
Beste entsegu batekin ekin zion bigarren zatiari Hernanik, eta Ordiziak lortutakoei, entsegu gehiagorekin erantzun zien; sei egin zituen guztira.
Ordiziak, azken minutuan ziurtatu zuen bere salbazioa, erasoko bonusa lortuta (29-46).
Atzoko garaipenarekin, Gipuzkoako Errugbi Kopa ere irabazi zuen Hernanik.
Errugbi inklusiboa, Landaren
Gaurkoan, berriz, errugbi inklusiboko topaketa bat izango da Landaren, 10:00etan. Beste topaketa bat izango da maiatzean, eta asmoa da, 14 urtetik gorakoekin talde bat osatzea, ezintasunen bat duten jokalariek eta ez dutenek, gero elkarteko taldeetan sartzeko.
Estekak:
Partiduko argazkiak
ferugby.es
marca.com
cadenaser.com
diariovasco.com
25/04/2016 Lunes
Ordizia RE-Hernani CRE, en Urumeako Kronika
Tras ganar a Ordizia, la permanencia más cerca
El Hernani iba a Ordizia con la intención de hacer bién los deberes , y no los pudo hacer mejor. No solo gano el derbi sino que se trajo el punto bonus ofensivo
El Hernani comenzaba muy fuerte el partido, haciendo daño en los contragolpes. Estuvieron acertados con el pie y adelante conseguian en muchos momentos imponerse a la delantera ordiziarra.
Para la primera media hora los tricolores ya habían conseguido 2 ensayos y 2 golpes de castigo transformados (3-20). Luego estuvo más tranquilo el partido y no se cometieron errores. El Ordizia lograba su primer ensayo hacia el final de la primera parte (8-20)
La segunda parte comenzó con un nuevo ensayo por parte del Hernani, y después cada ensayo del Ordizia era respondido por otro del Hernani, así hasta lograr seis ensayos.
El Ordizia aseguro matematicamente la permanencia en los ultimos minutos al lograr el bonus ofensivo (29-46).
Con la victoria conseguida también se lograba la Copa Gipuzkoa de rugby
Enlaces: