Ondo eutsi arren, ezin

2019, Dic 2

El Salvador taldeari ondo eutsi arren, etxeko taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu larunbateko partidan.

Bederatzigarren jardunaldiak porrota ekarri zion Hernani Club Rugby Elkarteari Landareko lokatzez betetako zelaian. Taldeak bikain eutsi bazion ere El Salvador Valladolideko taldeari, bigarren zati amaieran lortu zuten kanpokoek markagailuko abantailarik handiena. 80 minutuak pasata, 05 eta 17ko emaitzarekin amaitu zen Hernanin partida.

Lehen zatian, indarrak oso orekatuak egon ziren. Kanpokoak izan ziren lehenak hasierako markagailua hausten, 13. minutuan zehazki. Transformaziorik gabe gelditu zen lehen entseguak eta 7 puntuko bigarrenak, 00 eta 12ko emaitza utzi zuten aldageletara joan aurretik. Etxekoek ezin izan zituzten amaitu izandako aukerak nahiz eta behin baino gehiagotan iritsi entsegu marrara.

Bigarren zatian, berriz, bikain eutsi zion Hernani CREk. Lehen 5 puntuak lortu eta aurkaria beren zelaian izan zuten. Hala ere, Eric Goñiren korrikaldi bikaina amaiera gabe gelditu zen metro gutxira eta El Salvadorren denfentsa sendo horrek partida hautsi zuen. Hori baliatuz, hirugarren entsegua lortu zuten partida amaitutzat uzteko. 4 punturekin alde egin zuten gaztelarrek Hernanitik eta etxekoek berriz, 3 punturekin jarritzen dute sailkapenean.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...