Lehen mailako kluben elkarteak denboraldi honetako jarduera guztiak amaitutzat ematea erabaki du.
Espainiako Rugby Federazioak kaleratutako proposamenaren arira, Ohorezko Mailako Taldeen Elkarteak erabaki du 2020-2021 denboraldira arte bere jarduera guztiak etetea. Federazioak, estatuko alarma egoera behin bukatuta, Ohorezko Mailako txapelketa berriro ere jokatzea proposatu zuen atzoko egunean. Elkarteko talde guztiek berriz, adostasun osoz erantzun zuten eta denboraldi honetako lanak amaitutzat jo dituzte.
Hala ere, Federazioak delegaritza batzordean txapelketako data berriak ahalik eta azkarren finkatzea aipatu zuen, apirilaren 30a baino lehen kasu guztietan.
Bien bitartean, Espainiako Rugby Federazioak erabaki du 23 urtez azpiko liga amaitutzat ematea. Gure kasuan, Atletico SS/Hernani CRE taldeak, denboraldi honetako eta liga berri honetan amaitu ditu lanak beraz.