Ohorezko B Mailako egutegia 2023-2024

Hernani Club Rugby Elkarteak Getxoren aurka hasiko du denboraldi berria lehen jardunaldian atsedena izan ondoren.

2023-2024 denboraldi hasierak dagoeneko badu data zehatzago bat. Aste honetan Espainiako Errugbi Federazioak lehen itzuliko egutegia argitaratu du eta irailaren 30 eta urriaren 1eko asteburuan hasiko du liga txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak etxeko zaleen aurrean, Getxoren aurka zehazki.

Aurreko denboraldietan bezala, HCRE Ohorezko B Mailako A taldean kokatuta dago beste 10 talderekin batera. Hori dela eta, talde bakoitzak atsedenerako jardunaldi bat izango du eta Hernaniri lehen jardunaldian atseden hartzea tokatu zaio. Ondoren, 2. jardunaldiarekin egingo du debuta Landaren. Lehen fase honetako azken partida berriz, Gazteizen jokatuko du Gaztediren aurka.

Aurreko sasoiarekin alderatuz, Santanderreko Independienteren hutsunea izango du taldeak Kantabriarrek uko egin baitiote liga jokatzeari. Bestetik, aurreko denboraldian igo zen Real Oviedorekin batera Asturiasko Gijon RC kluba izango da Hernaniren multzoan. Hona hemen FERek argitaratutako egutegia:

https://ferugby.es/wp-content/uploads/2023/05/Circular-6.-Anexo-1_Calendario-DHBM-2023-24.pdf