Noiz: ekainaren 5ean
Non: Biteri kultur etxean
Nori zuzendua: 18 urte gorakoentzat
Iraupena: 2 ordu
Helburuak:
– Aniztasun funtzionala duten pertsonek dituzten gizarte inklusiorako beharrak ezagutzea.
– Hurbiltzen direnen artean barne hausnarketa sustatzea, hauen inklusioan nahikoa egiten dugu? Zer gehiago
egin dezakegu?
Deskribapena:
Mahai ingurura hurbiltzen den guztiari orri bat eta boligrafo bat emango zaio. Orri horretan bakoitzak erantzun
beharreko galdera sorta bat egongo da. Galdera hauek bakoitzarengan barne hausnarketa bat sustatzea nahi
dugu: bakoitzarentzat zer da inklusioa, zerbait egiten al dut nire ingurunea inkusiboa izan dadin,…
Galderak erantzun ondoren zenbait gonbidatuen testigantza entzungo da. Gaia ondo jorratzeko aniztasun
funtzionala ikuspuntu ez berdinetik bizi duten gonbidatuak lortuko ditugu: aniztasun funtzionala duen norbait,
familiarteko bat, profesional bat … Bakoitzaren hitzaldia bere egunerokoa kontatzera zuzenduko da, aniztasun
funtzionala gizartean era egokian moldatzeko aurkitzen dituzten trabak eta erraztasunak identifikatuz.
Hizlarien tartea amaituta, ikus entzuleei beste tartetxo bat utziko zaie entzundakoa, aurretik idatzitakoarekin
konparatu dezaten. Ondoren denen arteko solasaldi bat irekiko dugu, norbaitek hausnarketak eramandako
konklusioak edo beste zalantzaren bat denekin elkartruka dezan.
