M23 taldearen estatuko ligako egutegia

Alon Automotive Hernani taldeak Ordiziaren aurka hasiko du liga txapelketa urriareb 8ko asteburuan.

Hernani Club Rugby Elkarteak berriro ere izango du estatuko liga txapelketan M23 taldea Alon Automotive enpresaren laguntzari esker. Azken bi denboraldietan egindako lan onari jarraipena ematea izango da helburua harrobitik igotzen diren jokalari guztiei aukerak ematen jarraitzeko.

Alon Automotive Hernani taldea Ordizian hasiko du sasio berria ligan izango den beste talde euskaldun bakarraren aurka. Laster hasiko den 2023-2024 denboraldian, talde trikolorea B taldean egongo da herrialde kataluniarreko Sant Cugat, Club Natacio, U.E. Santbaoina eta Barca Rugby eta Valentziako Les Abelles eta CAU Valentzia taldeekin batera.

Hona hemen estatuko M23 ligako B multzoko egutegia: