M18 taldea hirugarren estatuko txapelketan

2021, May 17

Hernani CRE/Atletico SS M18 taldeak estatuko txapelketan lan bikaina egin du Bartzelonako Sant Cugaten jokatutako txapelketan. Larunbateko bi partidak irabazi ondoren, talde gipuzkoarrak ezin izan zuen finalerako partida erabakiorra irabazi eta bere taldeko Alcobendas talde madrildarrak irabazi zuen nagusitasunez finala. Azken partidan, Hernaniarrek 00-12 gainditu zuten El Salvador eta hirugarren postuan amaitu zuten asteburua.

 

Estatuko M18 txapelketa jokatu da asteburu honetan Sant Cugaten eta bertan presente egon da Hernani. Larunbateko jardunaldia bikaina izan zen. Txapelketan estreinaldia Barçaren aurka izan zen larunbata goizean eta espero baina errazago irabazi zuten. Hasieratik trikoloreak nagusitu ziren eta partidako fase guztietan izan ziren blaugranak baina gehiago.

 

Arratsaldeko 15:00tan jokatutako partidan, garaipen estua eskuratu zuten trikolore gazteek. Partida hau orekatuagoa egon zen eta baloiaren jabetza bi taldeena izan zen, nagusitasun argirik gabe. Hernanik baloia ondo mugitzen eta azkar ateratzen trebea da baina Valentziarrek fase horiek ondo moztu eta partida orekatzea lortu zuten. Amaieran, eta azken minutuetan entsegua lortuz,13-14ko markagailuarekin amaitu zen partida.

 

Igandean bestalde, eguna ez zen emaitza onarekin hasi. Alcobendas eta Hernani taldeak finaleko postuarengatik borrokatu zuten. Atsedenaldira markagailua hutsean joan zen eta bigarren zatian madrildarrek eduki zituzten bi aukerak aprobetxatu zituzten. Trikoloreek bigarren zati gehiena defentsan pasa behar izan zuten eta horrela finaletik kanpo geratu ziren.

 

Txapelketako azken partidan berriz, Hernanik berriro ere garaipena eskuratu zuen. 00 – 12ko emaitzarekin hirugarren postua lortu zuen Hernanik. Emaitza honekin, gipuzkoarrek azken hogei urteetako markarik onena lortu dute.

 

Txapelketa osoko emaitzak:

HERNANI CRE/ATL SS vs Barca Rugbi (22-12)

RC Valencia vs HERNANI CRE/ATL SS (13-14)

HERNANI CRE/ATL SS vs Kreab Alcobendas (00-10)

El Salvador vs HERNANI CRE/ATL SS (00-12)

 

Asteburuko argazki guztiak eta jokatutako lau partidak hurrengo esteketan dituzue ikusgai: https://photos.app.goo.gl/iQNdjJqymAAyGF9F9

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...