M18 eta M16 taldeko jokalariak Euskal Selekzioarekin

2022, Mar 4

Euskal Selekzioa asteburu honetan Biarritz Olympique taldearen aurka ariko da M16 eta M18 mailetan eta bertan, Hernani Club Rugby Elkarteko hainbat jokalari egongo dira Iparraldean jokatuko diren partidetan. Guztira, 9 jokalari arituko dira bi mailetakoak kontuan hartuta. Gainera, Landareko harrobitik ateratako Manex Arizeta eta Olai Rodriguez ere M18ko deialdian daude.

HERNATSS M18 taldea, Euskal Ligan lehen postuan da eta partida bat gutxiago jokatuta lidertza sendoa dute trikoloreek. Horren islada da Euskal Selekzioko maila horretako deialdia. Hainbat entrenamendu burutu ondoren, guztira 7 jokalari egongo dira larunbatean Biarritzen. Biarritz Olympique eta Euskal Selekzioaren partida eguerdiko 12:00etan izango da.

  • BEÑAT ETXARRI MITXELENA
  • JOSEBA DIAZ DE MENDIBIL LABOA
  • IKER EIZMENDI URIGOITIA
  • MARKO OLAIZOLA UNANUE
  • BEÑAT GARMENDIA BARO
  • UÑAX REDONDO BALDA
  • UNAX ZURIARRAIN URZELAIETA

M16 taldea berriz, oso gaztea du hernanik denboraldi honetan eta Euskal Selekzioaren deialdian bi jokalari egongo dira. Partida, eguerdiko 13:30etatik aurrera izango da.

  • XABAT EIZMENDI MEAZA
  • TELMO ALBERDI DIEZ

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...