M14 taldea, VRAC txapelketara

Argazkia: Jorge Diaz

Hilabete gogorra bezain ederra du M14ak aurretik. Gipuzkoako Ligan txapeldun gelditu ondoren eta Hazparneko txapelketan lan ederra egin ondoren, larunbat honetan hilak 14 Valladoliden ariko dira bertako VRAC taldeak antolatutako txapelketan. Bertan, estatuko talde entzutetsuenen harrobiak egongo dira. Norgehiagokak goizeko 10:00etan hasiko dira.