Liga amaituta, San Joan Txapelketaren zain

2021, Jun 14

Garaipen berri batekin amaitu dute Hernani CREko emakumeek liga txapelketa. Errugbi XIIko ligan partida guztiak irabazi dituzte.

Amaitu dute Hernani Club Rugby Elkarteko emakumeek beren liga txapelketa. Denboraldi hasiera zaila izan bazen ere, errugbi VIIko topaketekin hasi zuten eta denboraldiaren bigarren zatian, errugbi XIIko liga jokatu dute. Bertan, eman duten maila ezin hobea izan da, partida guztiak irabaziz.

Hona hemen errugbi XIIko ligako talde trikoloreak lortutako emaitzak:

Hernani CRE 32 – 10 Ordizia RT (2021-06-12)

Eibar RT 38 – 66 Hernani CRE (2021-06-06)

Hernani CRE 38 – 36 Durango RT (2021-05-23)

Domiberia Rioja RC 19 – 29 Hernani CRE (2021-05-15)

Ordizia RT 20 – 47 Hernani CRE (2021-05-02)

Hernani CRE 34 – 00 Domiberia Rioja RC (2021-03-27)

Gernika RT 17 – 44 Hernani CRE (2021-03-14)

Hernani CRE 29 – 14 La Unica RT (2021-02-27)

Emaitzak emaitza, zelaian eskuratu dituzten sentsazioak bikainak izan dira. Orain, denboraldi atipiko honi amaiera ezin hobea emateko Hernani Club Rugby Elkarteak San Joan Torneoa antolatu du, Landaren bertan. Ekainaren 26ean jokatu da eta etxeko taldeaz gain, Bera Bera RT, La Unica eta Durangoko taldeak izango dira Hernanin. Egun handia espero da Landaren eta ateak irekitzeko aukera oraindik airean dagoenez, streaming bitartez emango du taldeak jaialdi osoa.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...