Liderraren bisita Landaren

2019, Nov 7

Larunbatean VRAC Quesos Entrepinares taldea hartuko du lehen taldeak Ohorezko Mailako zortzigarren jardunaldian. Partida, arratsaldeko 16:00etan izango da.

Zortzigarren jardunaldiarekin batera, Valladolideko VRAC Quesos Entrepinares talde indartsua jasoko du Larunbatean Landaren Hernani CRE-Atletico SSk. Partida arratsaldeko 16:00etan izango da eta bi ordu lehenago, 14:00etan, 23 urtez azpiko taldeak jokatuko du aurkari berdinaren aurka.

Taldeak astetik astera hobekuntza berriak eskaintzen ditu zelaian eta urrats garrantzitsuak ematen ari da lehen garaipena lortzeko. Gainera, aste honetako eguraldiarekin batera, zelaia putzuz eta lokatzez beteta egongo da etxeko taldearen mesedeetan. Horrelako egoeratan bikain moldatzen da Hernani CRE eta gehiago larunbatean bezelako talde indartsu bat dagoenean aurrean.

Ez galdu aukera eta gerturatu larunbatean Landarera taldea animatzera!

Landarera gerturatu ezin duzuenontzat hemen uzten dizuegu partida zuzenean ikusteko esteka.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...