Liderraren aurka porrota Donostian

2021, Dic 19

Gipuzkoarrek ezin izan zuten Pasek Belenos RC talde asturiarrarekin eta hurrengo faserako sailkapena asko zaildu zaie. Urteko azken partida jokatu ondoren bi asteko atsedena dute lehen itzulia urte berrian jarraitzeko.

2021-2022 denboraldiko helburua zaildu egin zaio Hernani Club Rugby Elkarteko lehen taldeari Donostiako Miniestadioan jokatutako partidaren ondoren. Pasek Belenos liderrak lau puntu atera zituen gipuzkoara eginiko bisitan eta lidertza sendotu dute. Joko aldetik, Polidoriren mutilak ez ziren urrti ibili baina trikoloreen akatsak bikain baliatu zituzten horiz jokatutako gizonek abiadurarekin entseguak lortzeko.

Hernani CREak bikain ekin zion partida erabakiorrari Anoetako Miniestadioan. Hirugarren astez jarraian HCREko talde guztiek Hernanitik at jokatu dituzte beren partidak Landareko egoera latzaren ondorioz. Lehen minutuetan trikoloreak izan zuten baloia eta fase desberdinetan, metroak irabazten joan ziren. Hala ere, asturiarrak izan ziren lehenak markagailuan puntuak pilatzen. Bi zigor kolpe hutsegin ondoren, 17. minutuan lortu zituzten lehen bost puntuak. Abiadura eta hiru pase zehatzekin, zelai osoa zeharkatu eta entsegua egin zuen Pasek Belenosek. Atsedenaldira iritsi baino lehen beste bi jokaldi ere amaitu zituzten.

Bigarren zatian, oreka nabarmendu zen jokoan. Eneko Noriega aurrelariak kolpe gogorra jaso zuen buruan eta ebaki handia izan zuen. Minutu batzuk lurrean pasa eta odol asko galdu ondoren, mediku zerbitzuek Gipuzkoako Poliklikara eraman behar izan zuten. Bigarren zati horretan, Hernanik bi entsegu lortu zituen, Xabier Garmendia eta Beñat Arizetaren eskutik. Lehen zatian falta izan zen eraginkortasuna azken hogei minutuetan iritsi zen. Hala ere, erasoko akats baten ondorioz, Belenosek laugarren entsegua egitea lortu zuen amaierako 14 eta 26ko emaitzarekin, denboraldiko hirugarren porrota jasotzeko.

MARKAGAILUA:

0-5 (Min 17): Juan Gabriel Aristemuñoren entsegua (Pasek Belenos RC)

0-12 (Min 28): Estanislao Perezen entsegua eta Bruno Heiten jaurtiketa (Pasek Belenos RC)

0-19(Min 40): Bruno Heiten entsegua eta jaurtiketa (Pasek Belenos RC)

ATSEDENALDIA

7-19 (Min 48): Xabier Garmendiaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

7-26 (Min 67): Julian Gonzalezen entsegua eta Bruno Heiten jaurtiketa (Pasek Belenos RC)

14-26 (Min 71): Beñat Arizetaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 14-26

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...