Lehen taldeko eta M23ko egutegiak

2021, Jul 23

Estatu mailan ariko diren Hernani Club Rugby Elkartko taldeak dagoeneko badute egutegia. Bi taldeek urrian hasiko dituzte lehiaketak.

2021-2022 denboraldiko prestaketa lanak hasi diren honetan, Espainiako Errugbi Federazioak (FER) atzo eguerdian egin zuen Ohorezko B Mailaiko eta 23 urtez azpiko estatuko txapelketaren zozketa eta Hernani Club Rugby Elkarteko lehen bi taldeek dagoeneko badituzte hasierako egutegiak.

Ohorezko B Mailan arituko den taldea, urriak 16-17ko asteburuan ekingo dio gorengo maila berreskuratzeko lanei eta azken urteetan ez bezala, lehen jardunaldia Landaren bertan izango da. Donostiako Bera Bera Errugbi Taldea izango da lehen aurkaria eta aste bete beranduago, Getxora egingo du bidaia. Bertan, maila galdu berri duen aurkari gogorra izango dute aurrean Polidorirenek. Lehen fase honek, 11 jardunaldi izango ditu.

Hemen Hernani Club Rugby Elkarteko lehen taldeak izango 2021/2022 denboraldiko lehen fasean izango duen egutegia:

M23 taldeak berriz, B multzoko talde guztien aurka ariko da bi itzulitara, hau da 16 partida 18 jardunaldietan, bi jardunaldi atsedenaldirako utziz talde bikoitiak baitira multzo honetan. Ondoren, estatu osoko taldeak bi multzotan banatuta egotetik 5 multzo izatera pasako dira lehen faseko emaitzen arabera. Hona hemen egutegia:

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...