Lehen itzuliaren azken partida eta harrobiaren itzulera

2022, Ene 20

Ohorezko B Mailan diharduen taldeak 2021-2022 denboraldiko lehen itzulia amaituko du larunbat honetan Zarautzen, Asti zelaian. Arratsaldeko 16:00etan hasiko den partidan Gesala Okelan Zarautz KE izango du aurkari 11. jardunaldiko liga partidan. Ondoren, atsedenaldia etorriko da bigarren itzuliari hasiera eman aurretik.

M23 taldeak berriro ere etxetik kanpo jokatuko du aste honetan, Faduran zelaian zehazki Getxoren aurka 9. jardunaldiko partidan. Gainera, duela bi aste atzeratu behar izan zen partidaren data dagoeneko zehaztu da. Trikoloreek Valladolidera egingo dute bidaia martxoaren 12an SilverStorm El Salvador Emerging taldearen aurka aritzeko. Partida hau, 7. jardunaldiari zegokion eta HCREak atzerapena eskatu zuen taldean zituen COVID 19 positibo kasuen ondorioz.

Bestetik, Hernani Club Rugby Elkarteko harrobiak urteko lehen partidak jokatuko ditu Gamarran. Aurreko astean M18 taldeak Elorriora egin zuen bidaia baina zelaia izoztuta zegoenez ezin izan zuten urteko lehen partida jokatu. Aste honetan, M16 eta M18 taldeek Gaztedi Rugby Taldea izango dute aurkari igande goizean.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...