Lehen garaipenetik gertu

2019, Oct 28

Lehen taldeak ezin izan zuen garaipena lortu etxeko bigarren partidan eta sailkapeneko azken postuan jarri da.

Taldea, aurreko partidetan baino hobeto ekin zion norgeiagokari, baina ez zen nahikoa izan zazpigarren minutuan aurkarien lehen entsegua ekiditeko. Hori gutxi balitz, minutu gutxitan egin zuten bigarrena UBU-Colina Clinikekoek. Hernaniarrak gustura aurkitu ziren Landareko zelaian, baina sentsazio horiek jokaldi honekin amaitzea kosta izan zitzaien. Anartz Elosegiren jaurtiketa batek, markagailuan gerturatu ditu etxekoak, 3-10. Hala ere, gazte hernaniarrak beste aukera batean ez zuen asmatu eta taldeak atzera pausua eman zuen. Horrekin batera, gaztelarren entsegu eta kolpe batek atsedenaldia ekarri zuen Landaren, 3-20.

Bigarren zatian berriz, Polidoriren gizonak animoz gainezka zelairatu ziren eta pixkanaka partidan sartzen joan ziren. Baloia ondo mugituz eta hegalarien korrika saioekin, 17-20 gerturatu zen Hernani. Anartz Elosegi eta Erik Goñi izan ziren protagonistak eta horien jokaldi ederrekin taldea lehen aldiz aurreratu zen 68. minutuan, 24-23.

Azken hamar minutuak oso luzeak eta borrokatuak izan ziren, baina kanpotarren entsegu eta kolpe batek partida erabakita utzi zuen. Azkenean, 24 eta 30eko emaitzak hernaniren seigarren porrota ekarrri zuen eta horrekin batera sailkapeneko azken postua. Aste honetan, igandean eguerdiko 12:30etan zehazki, taldeak Alcobendas bixitatuko du.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...