Larunbat honetan (17:00) lehen taldea Landarera itzuliko da ligako seigarren jardunaldia jokatzera.
Larunbatean, urriak 26 arratsaldeko 17:00etan, Landarera itzuliko da lehen taldea ligako 6. jardunaldia jokatzera. Hiru partida jarraian kanpoan jokatu ondoren, gure zaleen aurrean jokatzeko irrikitan daude. Aurreneko etxeko partida puntu batengatik galdu ondoren, badakigu zer nolako garrantzia duen etxean jokatzeak eta horregatik, ligako lehen garaipena etxean lortu nahi dugu.
Burgoseko UBU-Clinic taldea izango da aurkaria, eta permanentzia mantentzeko partida oso garrantzitsua izango da sailkapeneko azken bi taldeak izango baitira zelaian. Horregatik, jarraitzaile eta herritar guztiei dei egiten dizuegu Landaren jokatuko den bigarren partida ikustera gerturatzeko. Ohi bezala giroa aparta izango da eta dagoeneko zelaia eta ingurua prest daude egun garrantzitsuari aurre egiteko.