Aurreko asteko estatuko M18 txapelketaren ondoren, maiatzaren 22-23 honetan M16 taldeak jokatuko du estatuko txapelketa Sant Boi de Llobregaten. Larunbatean hasiko den txapelketan, talde gipuzkoarrak CR Sant Cugat, CAU Valencia eta KREAB Alcobendas Rugby izango ditu aurkari. Aurreko asteburuko dinamika berdina jarraituko du txapelketa honek, larunbatean eta igande goizean multzoko partidak jokatuz eta igande eguerdian finala edota hirugarren eta laugarren postuko partidak jokatuz.
Bidai hau eta txapelketa honetako parte hartzea posible izateko, Hernaniko KYB Mobiliario enpresak M16 taldea babestuko du. Hernani Club Rugby Elkarteak eta KYB Mobiliario enpresak title sponsor akordio batera iritsi dira, eta txapelketa guztian zehar, taldeak babeslearen izena izango du. Landare inguruan kokatuta dagoen KYB Mobiliario enpresa sukaldeko altzarien fabrikazioan eta merkaturatzean da aditua. Gainera, egitura aurrefabrikatuen eta arotzeriako piezen fabrikazioan ere lan handia egiten dute.
Hernani Club Rugby Elkartetik “lortutako akordioarekin oso pozik gaudela adierazi nahi dugu. KYB Mobiliario enpresak hasieratik erakutsi du gure elkarteari laguntzeko gogoa eta konfiantza horrekin oso eskertuta gaude“.
Txapelketa honetan, zortzi taldek parte hartuko dute Autonomia Erkidego bakoitzeko txapelketetan lortutako emaitzen arabera:
1º ELKARTUAK (EAE, NAFARROA, ERRIOXA): KYB HERNANI
1º ANDALUZIA: CAR Sevilla
1º GAZTELA ETA LEON: VRAC Valladolid
1º KATALUNIA: CR Sant Cugat
1º MADRIL: ADI Industriales
1º VALENTZIA: CAU Valencia
2º KATALUNIA (2019ko txapeldunaren Erkidegoko taldea): KREAB Alcobendas Rugby
2º VALENTZIA (Erkidegoen selekzioen Txapelduna 2020/21): RC Valencia
Taldeak lauko bi multzotan banatuko dira. Talde bakoitza liga sistemaren arabera jokatuko da, puntu bonuseko itzuli batera, eta talde bakoitzak bi partida jokatuko ditu lehen jardunaldian. Bigarren jardunaldian multzoko hirugarren partida jokatuko da eta talde sailkatuen arteko norgehiagokak kanporaketa sistema bidez erabakiko dira.
A TALDEA / B TALDEA
ADI Industriales – CR Sant Cugat
CAR Sevillla – CAU Valencia
VRAC Valladolid – KYB Hernani
RC Valencia – KREAB Alcobendas Rugby
Neurketa guztien iraupena 34 minutukoa izango da, 17 minutuko bi denboratan banatuta, bost minutuko atsedenaldiarekin. Finaleko neurketa izan ezik (1-2), 40 minutukoa izango baita, 20 minutuko bi denboratan banatuta. Txartel hori batengatik aldi baterako etendura bost minutukoa izango da.
Lehen jardunaldia, 2021eko maiatzaren 22a, larunbata:
A taldea:
10:00 ADI Industriales vs RC Valencia
10:50 CAR Sevilla vs VRAC Valladolid
13:20 VRAC Valladolid vs ADI Industriales
14:10 RC Valencia vs CAR Sevilla
B taldea:
11:40 CR Sant Cugar vs Kreab Alcobendas Rugby
12:30 CAU Valencia vs KYB Hernani
15:00 KYB Hernani vs CR Sant Cugat
15:50 Kreab Alcobendas Rugby vs CAU Valencia
Bigarren jardunaldia, 2021eko maiatzaren 23a, igandea:
A taldea:
09:00 ADI Industriales vs CAR Sevilla
10:40 VRAC Valladolid vs RC Valencia
B taldea:
09:50 CR Sant Cugat vs CAU Valencia
11:30 KYB HERNANI vs Kreab Alcobendas Rugby
Fase finala, 2021eko maiatzaren 23a, igandea:
13:00 A multzoko bigarren sailkatua v. B multzoko bigarren sailkatua
13:50 A multzoko lehen sailkatua v. B multzoko lehen sailkatua
Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.