KYB Hernani estatuko txapelketan

2021, May 24

KYB Hernani M16 taldeak Sant Boi de Llobregateko Baldiri Aleu zelaian estatuko txapelketa jokatu du asteburu honetan. Emaitzak lagun izan ez badira ere, talde gipuzkoarrak aurpegia eman du estatuko harrobi onenen aurka. Horrela, jokatutako azken partidan, txapeldun izan zen Kreab Alcobendas Rugby taldea estu hartu zuten hasiera hasieratik.

 

Asteburu betea izan dute hernaniko gazteek Sant Boi de Llobregaten. Hiru partida zail jokatu dituzte CAU Valencia, Sant Cugat eta Kreab Alcobendasen aurka urrenez urren. Hiruretan aurpegia eman dute eta baita ere HCRE harrobiak dituen puntu sendoak erakutsi ere. Valentziarren aurkako lehen partidan, azken minutuetan egin zien ihes garaipenak eta horrek lanak zaildu zituen larunbat arratsean jokatutako partidan.

 

Hala ere, deskantsoa artu ondoren, igandean KYB Hernani taldearen arma nagusiak ikusi ziren berriro ere berdegunean. Baloiaren jabetzarekin eta faseka jokatuz, trikoloreena izan zen jokoaren ekimena. Horrela, jokaldi azkar batean Hernanik entsegua lortu eta txapeldunari zuen guztia ateratzea behartu zion. Orain, gazteak Euskal Ligan zentratuko dira eta bertan duten bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira. Gogoratu, orain arte jokatutako partida guztiak irabaziak dituztela eta lidertzan direla.

 

Txapelketako emaitzak:

CAU Valencia vs KYB HERNANI (12-10)

KYB HERNANI vs Sant Cugat (00-36)

KYB HERNANI vs Kreab Alcobendas (07-19)

 

Asteburuko argazki guztiak eta jokatutako hiru partiden bideoa hurrengo esteketan dituzue ikusgai: 

https://photos.app.goo.gl/vnvLGtKoTsbsgUK78

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...