Deusto Unibertsitateak Euskal Errugbi Federazioa, Mariasun Quiñones eta Mikel Oyarzabal saritu ditu
Euskal Errugbi Federazioak Deustu Unibertsitateko III. Kirol Balioen Saria jaso zuen atzo arratsaldean Unibertsitateak Donostian duen egoitzan aurreko larunbatean hasi zen Bultza Liga Inklusiboagatik. Bultza Liga amets bat izatetik errealitate izatera pasa da eta liga honetan bertan, Hernani Club Rugby Elkarteak parte hartzen du Gaztedi RT, Uni Bilbao Rugby eta Getxo RT taldeekin batera.
Iñaki Ricak Euskal Errugbi Federazioko Lehendakariak jaso zuen saria baina bere esker ona adieraziz, Bultza Ligan jokatzen duten talde guztietako ordezkariek lagundu zioten eszenatoki gainean. Bultza Ligako zenbait arau eta informazio argigarri hurrengo estekean: