JUBENILAK ESTATUKO TXAPELKETANLOS JUVENILES AL CAMPEONATO ESTATAL

2013/04/30 Asteartea

JUBENILAK ESTATUKO TXAPELKETAN

Hernani CRE – Bera Bera 2012 / Iraila


Datorren asteburuan hasiko da 2013-2014 denboraldiko estatuko jubenilen txapelketa. Txapelketa honetan estatuko 20 urtez azpiko talde onenek hartzen dute parte, lehenengo bi taldeko ligaxka moduan, ondoren bertatik irteten diren talde indartsuenek final-erdiak jolasteko.
Hernaniarrei talde gogorra tokatu zaie aurreko ligaxka jokatzeko, baina berdina pentsa dezakete Hernani talde barruan duten gainontzeko taldeek. Maiatzaren 5a eta ekainaren 2a bitartean jolastuko den ligaxka honetan hirukolorekoek Santboiana , Valladolideko VRAC, Madrilgo Liceo Francés eta Bartzelonako BUC izango dituzte aurkari. Hernanik Sant Boi-en hasiko du ibilbidea maiatzaren 5ean, maiatzak 12an atseden izango du, Maiatzak 19an Liceo Francés hartuko du etxean, (Lehen taldeak promozioko bigarren partidu garrantzitsua jokatuko duen egun berean), maiatzaren 26an Valladoliderako bidea hartuko du eta azkenik, ekainak 2an Bartzelonako BUC taldearen aurka lehiatuko da Landaren.
Bi talde daude ligaxka hauetan eta talde bakoitzeko lehen bi taldeek eskuratuko dute final erdietarako txartela , talde bakoitzeko lehena bigarrenaren aurka lehiatuko da, partidu bakarrean, lehenengoaren zelaian. Final-erdi hauek ekainaren 9an jolastuko dira, eta bertako irabazleak aurrez –aurre izango dira ekainaren 15 edo 16an jolastuko den finalean, zelaia finala jolastuko duten taldeen arabera erabakiko da, bi taldeen artean erdibidean dagoen lekuren batean.
Beste taldean honako taldeak lehiatuko dira: Alcobendas, Les Abelles (Valentzia), Olímpico de Pozuelo, Mairena eta Sant Cugat.
Oso talde indartsua dauka aurtengoan Hernanik txapelketa honi begira. 20 urtez azpiko taldeko hainbat jokalari lehen taldearekin jolasten ikusi ditugu aurten, hauetariko zenbait oso modu jarraian gainera. Lehen taldean aritu ez baina oso maila ona eman dute gainontzeko taldekideek ere eta hauez gain 18 urtez azpiko hainbat jokalari ere aritu dira jubenilen artean, paper oso ona beteaz gainera. Liga bikaina jolastu ostean, Euskal ligako txapeldun geratu, eta horrexek eman die estatuko txapelketarako txartela, aurtengoan ordezkari bakarra izango baitu Euskal ligak estatuko txapelketan.
Halako txapelketak erronka handia izaten dira, alde batetik aurkariak normalean oso ondo ezagutzen ez direlako eta zaila izaten delako izango duten maila aurreikusten eta bestetik liga asko luzatzen dutelako, ekainaren erdialde-arte, partidu karga handiarekin. Hala ere, jubenilen entrenatzaileak baikor dira txapelketa honi begira taldeak eman dezakeen mailarekin konfidantza asko dutelako, eta partidu bakoitzean hasieran zelairatu daitezkeen hamabost jokalariez gain, aulkian itxaroten egongo direnak ere maila oso ona edukiko dutelako.
Ez litzateke lehenengo aldia izango eta azkena ere ez, Bultza Hernani!!

30/04/2013 Martes

LOS JUVENILES AL CAMPEONATO ESTATAL

Hernani CRE – Bera Bera 2012 / Iraila


El campeonato estatal juvenil 2013-2014 dará comienzo el próximo fin de semana. En dicho campeonato suelen participar los mejores equipos sub20 del estado, jugando primero una liguilla en dos grupos, de los que saldrán los equipos que disputarán las semifinales.
A los hernaniarras les ha tocado en suerte un grupo muy duro, pero podrían pensar lo mismo aquellos equipos a los que les haya tocado enfrentarse a Hernani en su grupo. En esta liguilla previa que se desarrollará entre los días 5 de mayo y 2 de junio, el Hernani se enfrentará a la Santboiana, al VRAC vallisoletano, al madrileño Liceo Francés y al BUC de Barcelona. Los tricolores comenzarán su andadura el 5 de mayo en Sant Boi, descansará, el 12 de mayo, recibirán la visita del Liceo Francés el 19 de mayo (el mismo día de la importantísima segunda jornada de promoción del primer equipo), el 26 de mayo viajará a Valladolid, finalizando esta liguilla el 2 de junio en Landare frente al BUC.
Esta liguilla previa se jugará a dos grupos , de los cuales el primer y segundo clasificado jugarán las semifinales a partido único contra el segundo y primer clasificado del otro grupo, respectivamente; en casa de los primeros clasificados. Dichas semifinales se jugarán el día 9 de junio y de las mismas saldrán los dos equipos que se enfrentarán en la final a disputar el 15 o 16 de junio, en campo aún desconocido, ya que será en terreno neutral, una vez conocidos los equipos finalistas.
En el otro grupo jugarán los siguientes equipos: Alcobendas, Les Abelles (Valencia), Olímpico de Pozuelo, Mairena y Sant Cugat.
El Hernani cuenta este año con un bloque muy fuerte de cara al campeonato. Hemos visto jugar a lo largo de la temporada a varios sub 20 con el primer equipo senior, jugando además alguno de ellos con bastante continuidad. El resto de componentes de la plantilla juvenil ha estado a un gran nivel también, a pesar de no haber jugado en el primer equipo, y a ellos debemos sumar el excelente papel desempeñado por algunos sub 18 que también han jugado con el equipo juvenil. Tras jugar una liga excelente, han quedado campeones de la liga vasca, lo cual les ha valido para jugar el campeonato estatal, ya que este año habrá un solo representante de la liga vasca en dicho campeonato.
Este tipo de campeonatos suponen un reto importante, ya que por un lado normalmente se desconoce el potencial del resto de equipos y por tanto es difícil prever el nivel que se verá en el campeonato y por otro lado, la liga se alarga muchísimo, hasta mediado el mes de junio si todo va bien, con gran carga de partidos. A pesar de todo los entrenadores del equipo juvenil se muestran muy optimistas, al tener gran confianza en el nivel que pueden dar , no solo los 15 jugadores que salen de partida en el inicio de cada encuentro, si no también en el nivel de aquellos que aguardarán su turno en el banquillo.
No sería la primera vez y tampoco la última, Bultza Hernani!!