Jostailu bilketa solidarioa

Hernani Club Rugby Elkarteak gabon hauetarako eta lehen aldiz jostailu bilketa antolatu du. Datorren abenduaren 2an hasi eta abenduaren 18ra bitartean jasoko dira jostailuak Landareko Elkartean bulegoko ordutegian eta datorren abenduaren 18an Pasek Belenos taldearen aurkako partidaren ondoren AMHER elkarteari entregatuko zaizkio. Landareko zelaiaren egoera dela eta, HCREak ez daki oraindik non inzago den etxeko partida hori.

Hernani Club Rugby Elkarteak badaki zer nolako garrantzia duen ume guztien ilusioak gabonetan eta garai zail hauetan oraindik eta gehiago. Hori dela eta, eta lehen aldiz, jostailu bilketa antolatzea erabaki du HCREek, eta nolabait ere horri erantzun eta eskerrak emateko, taldearentzat garrantzitsua izango den Pasek Belenosen aurkako partidarako sarrera bana emango da jostailu bakoitzeko.