Jantzi ditzagun kolorez Hernaniko leiho eta balkoiak!

Emango al diogu ikusgarritasuna #EtxealditikEuskaraldira ekimenari?

1. Jarri koloretako puntu bat edo batzuk zure etxeko leihoan edo balkoian. Piztu irudimena eta sortu puntu hori etxean duzun materialarekin.

2. Jarri puntuen argazkia whatsappeko profil irudian eta igo sare sozialetara #EtxealditikEuskaraldira eta #EuskaraAriDuHernanin traolekin. Sare sozialik ez baduzu, bidali argazkia euskaraaridu@dobera.eus helbidera edo 689675462 telefono-zenbakira eta guk igoko ditugu argazkiak.

Horri esker, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartzen ari zarela adieraziko duzu, eta era berean, ekimenak are ikusgarritasun handiagoa lortuko du.

Egingo al diogu lekua etxean euskarari?
Jantziko al ditugu kolorez Hernaniko leiho eta balkoiak?

#EtxealditikEuskaraldira #EuskaraAriDuHernanin

Related posts

Leave a Comment