Irrifarra da txertorik onena

Egoera zail honen aurrean, Hernani CREko taldeak animorik eta indarrik handienak bidali nahi dizkizue aste hauetan. Klubeko talde barneratzailea berriz, beti bezala eredua ematen ari da eta oraingoan gure inguruko lagun zein mediku, gidari, erizain, merkatari eta beste instituzio guztieri, animo mezuak idazten hasi dira.

Hurrengo ekimenarekin zuen mezuak jaso, irakurri eta partekatu nahi ditugu. hcre@hernanirugby.eus helbide elektronikora bidal ditzazkezue edota gure twitter, facebook edota instagram kontuetara bidaliz.

Haria zabaltzen hasteko, Nabil Llucia Arza jokalariak idatzitako gutunak uzten dizkizuegu. ANIMATU zuenak bidaltzera eta guztiok batera aurre egingo diogu birusari. ETXETIK BAINA BETI IRRIFARREZ.