Inklusibo: Kixkal tabernan Telmo Irureta aktore zumaiarraren monologoa izango dugu ostiralean 19.30etan

2019, May 23

Aurtengoan ere HCREak “inklusiorako urratsak ematen” egitasmoarekin aurrera jarraitzen dugu. Egitasmo honek gizartea eragitea du helburu, geroz eta gizarte barneratzaileagoa eraiki dezagun.

Aurten zenbait ikastetxetan ibili gara hainbat ikasleekin inklusioaren inguruan solasean. Urnietako salesiarretan edo eta Easo Politeknikoan, gizarteak historian zehar

aniztasun funtzionala duten pertsonei eman dien erantzuna aztertu dugu eta gure ingurune hurbila barneratzaileagoa nola bihurtu arakatzen saiatu gara.

Orain, maiatza bukaera eta ekaina fuerteak datozkigu inklusiorako urratsak emateko:

Maiatzaren 24ean Kixkal tabernan Telmo Irureta aktore zumaiarraren monologoa izango dugu arratsalde 19.30etan.
Maiatzaren 29an Ezkiaga pasealekuan kirol inklusiboen sentsabilizazio saioa izango da. Arratsaldeko 18.00tatik hasita, Gipuzkoa mailan kirol inklusiboan dabiltzan zenbait kirol talde etorriko dira eta posta ezberdinak jarriko dituzte herritar guztiek elkarren artean jolasteko aukera izan dezaten.
Ekainaren 8an III. Inklusibo Txapelketa izango da Landaren. Aurten euskal taldeez gain (Getxo errugbi taldea, Gaztedi Rugby taldea eta Unibersitario Bilbao) estatuko zenbait taldeen bixita edukiko dugu: Almeriako URA CLAN, Toledoko Quijote rugby club, Las Rozaseko Industriales eta Cullera CLAN Espurna

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...