Indarberrituta

2020, Ene 9

Igande eguerdian jokatuko du Hernani CREak urteko lehen partida Sevillako Ciencias Cajasol taldearen aurka Landaren.

Argazkia: Jesús Garcia León

Hernani Club Rugby Elkarteak aurreko urtea bukatu bezala hasi nahi du urte berri hau. Zaleen aurrean garaipen batekin hain zuzen ere. Igandeko partida, bigarren itzuliko lehen partida izango da eta aurrean, Ciencias Cajasol Sevillako taldea izango da, eguerdiko 12:00etan. Landareko zelairen egoera asko hobetu da azken aste hauetan, taldeko kolaboratzaileen mantenimendu lanei esker eta hori dela eta, lehen taldeak Landaren jokatu ahal izango du igandean. Hala ere, 23 urtez azpiko taldeak Sevillaren bisita Aieteko zelaian hartuko du.

Taldeak aurreko urteko azken asteetan izan zituen sentsazio onak Barça Rugbi taldearen aurako garaipenean bilakatu zituen. Atseden hartu ondoren, lehen taldeak bide berdinetik jarraitu nahi du. Hasierako helburua momentu honetan partida bakarrera dago eta urteko ondo hasiz gero, helburua lortzeko urrats handia egingo dela jakinekoa da.

Hurrengo asteko partida ere erabat garrantzitsua izango da. Complutense Cisneros taldearen aurka izango da Madrilgo Central zelaian eta honako egun eta orduetan jokatuko dira bi kategorietako partidak:

23 urtez azpikoa:

Complutense Cisneros vs ALTSS/HCRE (Larunbata 18, 16:00)

Ohorezko Maila:

Complutense Cisneros vs HCRE/ATLSS (Igandea 19, 12:30)

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...