Ilusioz gainezka Madrilera!

2020, Ene 16

Taldeak 13. jardunaldiko partida jokatuko du igandean Complutense Cisneros taldearen aurka Central zelaian.

Jakina da aste honetako partidak garrantzia handia duela. Igande eguerdian bisita egingo diogu Complutense Cisneros talde madrildarrari ligako 13.jardunaldiko partidan. Sailkapena ixten duten bi taldeak ariko dira nor baino nor 12:30etatik aurrera eta 4 puntu baino gehiago egongo dira jokoan. Irabazten duen taldean gainera, asko izango du irabazia hurrengo asteei begira.

Taldeak baja garrantzitsu batzuk izango ditu igandeko partidari begira. Igor Etxeberriak ezingo du aste batzuetan jokatu eta Loketi Manu ere duda izango da azken momentura arte. Bestalde, Xabat Erroizeneak ere ezingo du jokatu txartela hori pilaketa dela eta. Hala ere, taldea gogotsu dago beste garaipen bat lortu eta sailkapenean aldeak murrizten hasteko.

23 urtez azpiko taldeak, berriz, larunbatean jokatuko du partida Madrilen. Arratsaldeko 16:30etan izango da partida Central B zelaian. Atletico San Sebastián/Hernani CRE taldeak aurreko astean garaipen erosoa lortu zuen orain arteko denboraldi erregularrari jarraitasuna emanez.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...