II. Nazioarteko M18 Couth Txapelketa

2022, Sep 3

2021eko edizio arrakastatsuaren ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak COUTH Industrial Marking Systems empresaren laguntzarekin M18 mailako Nazioarteko txapelketa antolatu du. Bigarren edizio hau, irailaren 10 eta 11ean jokatuko da Landaren, goizeko bi jardunaldietan.

2022ko txapelketan sei talde ariko dira nor baino nor bi taldetan banatuta. A taldea, Hernani CRE, Sant Cugat eta San Juan de Luz Olympique ariko dira. B taldan, berriz, Aviron Bayonnais, VRAC Quesos Entrepinares eta Temple Carrig School talde irlandarra. Larunbatean taldekako partidak jokatuko dira goizeko 10:00etatik aurrera eta igandean txapelketari amaiera emango dioten paritdak ere goizeko 10:00etan hasiko dira.

A TALDEA
HERNANI CRE
SANT CUGAT
SJLO
B TALDEA
VRAC
AVIRON BAYONNAIS
TEMPLE CARRIG SCHOOL

Hauek izango dira txapelketako partidak:

EGUNAORDUATALDEAPARTIDA
Larunbata 1010:00A TALDEAHERNANI CRE vs CR SANT CUGAT
Larunbata 1010:40B TALDEAVRAC vs AVIRON BAYONNAIS
Larunbata 1011:20A TALDEASJLO vs CR SANT CUGAT
Larunbata 1012:00B TALDEAAVIRON BAYONNAIS vs TEMPLE CARRIG SCHOOL
Larunbata 1012:40A TALDEAHERNANI CRE vs SJLO
Larunbata 1013:20B TALDEAVRAC vs TEMPLE CARRIG SCHOOL
Igandea 1110:005-6 postuak
Igandea 1110:452-4 postuak
Igandea 1112:15FINALA

Hernani Club Rugby Elkarteak txapelketako 9 partidak ZUZENEAN emitituko ditu YouTubeko kanalean.

Lagunarteko partidak

Couth Txapelketako bigarren edizioa aprobetxatuz, Lehen Taldeak eta 16 urtez azpikoek lagunarteko partidak jokatuko dituzte Landaren. Nagusienek Getxo RT talde indartsua hartuko dute Landaren larunbat arratsaldean 18:00etatik aurrera. Gazteenak, berriz, Temple Carrig School taldearen aurka ariko dira igandean goizeko 12:00etan. M23 taldeak berriz, ostiral arratsaldean jokatuko du lagunarteko partida Elorrion.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...