Hernani Club Rugby Elkarteak Ohorezko Mailara bueltatzeko igoera fasea jokatuko du datorren apirilaren 25ean. Ohorezko B Mailako A taldean bigarren postua lortu ondoren, ekialdeko taldeko bigarren taldearen aurka lehiatuko da. CAU Valenciak ere B multzoan bigarren postua lortu du eta final laurdenak izango diren partidan Hernaniren aurka arituko dira partida bakarrera.
Horrela gelditu da igoera faseko koadroa:
Bi aste falta diren honetan, taldeak buru belarri segituko du orain arteko lanari jarraipena emanez urratsez urrats hurrengo partidak aurrera ateratzeko. Ohi bezala, partida zuzenean jarraitzeko aukera izango da HCRE/ZUZENEAN orrialdean eta gainera, klubeko sare sozial ofizialetatik jarraipen berezia egingo dugu unean uneko ikus-entzunezko kontakizun xehatua egiteko.