Igandean Burgosera

Lehen taldeak San Amaro zelaia bisitatuko du igandean eguerdiko 12:15 etan hasiko den partidan.

17. jardunaldiarekin batera, Hernani Club Rugby Elkarteak Burgos hiriburua bisitatuko du UBU-Colina Clinic taldeari aurre egiteko. Partida, igandean martxoaren 1ean izango da, eguerdiko 12:15etatik aurrera. Polidoriren gizonek ilusioz hartuko dute bidaia denboraldiarekin aurrera egiteko. Egoera uste baina zailagoa da baina taldeak beti erakutsi du lan egiteko gogoa eta indarra.

23 urtez azpiko taldea, berriz, goizeko 10:15etan jokatuko du Burgosen bertan. Joaneko partidan Atletico SS/Hernani CRE taldeak 70 eta 7ko markagailuarekin irabazi zuen partida. Sailkapenean postu eroso batean aurkitzen dira eta denboraldia biribiltzen jarraitu nahi dute gazteek.